Lan osasuna
ELArentzat lan-segurtasuna eta osasuna oso arlo garrantzitsua da; horregatik ekintza sindikalaren etengabeko eginkizuna da horren inguruko arauak enpresetan errespetaraztea.
-Lurralde bakoitzean pertsona bat arduratzen da arlo horretaz, hurrengo eginkizun hauek dituela:
-Sindikatuko afiliatuei banan-banan kasu egitea, gai horien inguruko kontsultak erantzuteko.
-Prestakuntza-planak prestatu eta ematea; batez ere, aurrezaintzako ordezkarientzat.
-Enpresetan lan-istripurik edo lanbide-gaixotasunik ez gertatzeko neurririk ez balego, sentsibilizazio-lana egitea eta hutsuneak salatzea.
-Erreibindikazio eta mobilizazio sindikaleko dinamikak bultzatzea