Eusko Jaurlaritzak Bermeoko HLHI ikastetxean catering-a inposatu nahi du eta zerbitzua azpikotratatu
Orain ordea, Lakuako gobernuak egoera honetaz baliatu nahi du 2-3 urte bitarteko ikasleei ematen zaien zerbitzua erabat pribatizatzeko, bertan lan egiten duen langileekin kontatu gabe.
Hau ikastetxeetako tokiko sukaldeak desegin, zerbitzua pribatizatu eta sukaldeko langileen lan postuak amortizatzeko joko hutsa da.
ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzaren estrategia honek zerbitzuaren kalitatea kaltetzen, enplegu publikoa suntsitzen eta lan hauek egin behar dituzten pertsonen lan-baldintzak nabarmen okertzen dituela, berriro ere funtsezkoa den zerbitzu publiko bat irabazi asmoa duten azpikontrataturiko enpresen menpe uztearen ondorioz.
Honegatik guztiagatik, ELAk gobernuari exijitzen dio Bermeoko San Frantzisko HLHI-ak tokiko sukalde eta jangela zenbitzua ematen jarrai dezala bertan diarduten langileetaz baliatuz.
Guztiz onartezina da, 2008ko hitzarmenean sinatu zen ikastetxeetan tokiko sukaldeak bultzetzeko apostua guztiz baztertu eta tokiko sukaldeak itxi, zerbitzua pribatizatu eta lanpostuak desegiteko ahalegina egitea. Guztiz kontrako norantzan, Eusko Jaurlaritzak esku pribatuetan dauden tokiko sukaldeetako zerbitzua publifikatzeko bere konpromisoa bete behar du (egun 12 ikastetxeetako zerbitzuak daude egoera honetan -9 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban-).
Albiste erlazionatuak
Publikoa
- Hezkuntzako irakasle ordezkoei soldata jeitsi die Nafarroako gobernuak
- ELAk Goirizelaiaren ordainsari berezia ez ordaintzeko erabakia salatzen du eta gezurra esatea aurpegiratzen dio
- Lan-legepeko irakasleen seiurtekoen kobrantza arazoan Auzitegi gorenak arrazoia eman dio ELAren salaketari
- Lekualdatze-lehiaketarako argibideak
EAE
- ELAk elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzari eta itunpeko irakaskuntzako patronalei murrizketen etetea eskatzeko eta hitzarmena defendatzeko
- Heziketa Berezia eta irakasle laboralen elkarretaratzea Lakuan
- Itunpeko irakaskuntzako patronalek administrazioarekiko jarririko auzi-prozesua atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
- Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen soldatak arlo publikokoenekin parekatu behar dira
Gizalan
- ELAk Donostia eta Irungo Gurutze Gorriko egoitzetan enpresa hitzarmena sinatzeko aurre akordioa lortu du
- ELA, STEE-EILAS eta LAB sindikatuek LOMCEren aurkako ikastetxeetako klaustroen atxikimendua eskatuko dute
- Zerbitzu publikoen aldeko manifestazio jendetsuak Bilbo, Donostia eta Gasteizen
- ELAk uste du Barcinaren ustezko lan banaketaren aldeko neurria “prekarietatea eta pobreziaren banaketa” baino ez dela


