Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatuko da beste behin
Deitzaileen esanetan, “diseinatu zenean aurreikusi zitzaion bizitza epea gainditu du jada Garoñak. Guztiz amortizatuta dagoenez Iberdrola eta Endesak irabazi handiak jasotzen dituzte, negozioa egin dute gure osasunaren kontura”.
“Fukushiman jada Chernobilen igorri zen erradiaktibitatearen bostena isuri da, eta egoera oraindik ez dago kontrolpean”, gogoratu dute.
Beste elektrizitate hornidura sistema bat posible dela eta, benetako aldaketa kontsumoa gutxitu eta energia aurreztean datzala ere aldarrikatu dute. “Posible da kontsumoa %30-40 gutxitzea gure bizi-kalitatea funtsean aldatu gabe. Beharrezkoa da Euskal Herrian energia berriztagarriei bultzada ematea, alternatiba garbi eta seguru bakarrak direlako”.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Garoña itxi orain!
- ELAk Rajoiren gobernua Garoñaren bizitza luzatzearekin enpresa elektrikoen zerbitzura jarri dela salatu du
- ELAk Garoñako zentral nuklearra itxitzea exijitzen du
- ELAk salatzen du Nafarroako Gobernuak 3Rak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) alde batera utzi eta eta zuzenean errausketara jotzen duela


