Krisiak lan istripu eta gaixotasun gehiago ekarri ditu
Aurtegoan arreta berezia eskeini zaie arrisku psikosozialei, lan erreformarekin arriskuan nabarmenki handitu baitira arlo honetan.
Leire Txakartegi, lan eta segurtasun arloko arduardunaren hitzetan, lan erreformarekin prekarietateak, lege iruzurrak kontratazioetan eta kontrolik gabeko azpikontratazioak gora egingo dute.
Bestalde, enpresa askok prebentzioa alde batera utzi nahi dute krisia aitzakitzat hartuta. “Ez dago ez kontrolik eta ez zigorrik prebentzio arloan ematen diren lege hausteen aurrean”, azpimarratu du.
Adolfo Muñoz “Txiki”k, bere aldetik, enpressetan une honetan enpleguaren alde ematen ari den borroka goraipatu du eta sindikatua beste alternatibarik ez dagoela “gure eskubideak defendatseko”, aldarrikatu du. Bere esanetan, “burumakur eta beldurtuta nahi gaituzte, baina sindikatua prest dago borrokarako eta erronka honi aurre egingo dio”.
Albiste erlazionatuak
Lan Osasuna
- Lan segurtasuna eta osasun alorrean aurrera egiteko tresnarik eraginkorrena negoziazio kolektiboa da
- Iaz 66 langile hil ziren lan-istripuen ondorioz
- Egungo krisi ekonomikoan lan-osasunaren egoera aztertzeko, eta irtenbide berriak bilatzeko jardunaldiak
- Auzitegiak ELAri eta LABi aitortzen die Osalango informazioa jasotzeko eskubidea


