Aurtengo Martxoak 8an emakumeen lan baldintzen prekarietatea salatuko da
Elkarretaratzeak eguerdiko 12etan egingo dira Hegoaldeko lau hiriburuetan. Arratsaldean gehiengo sindikalak eta arlo hainat elkartek antolatuta manifestazioa egingo da Bilbon arratsaldeko 7,30etan.
Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxa gaur iluntzean abiatuko da 19:30etan Gaztelu Plazatik, eta hara eta hona ibiliko da Euskal Herri guztian andrazkoen aldarrikapenak zabaltzen, harik eta martxoaren 13an berriro ere Iruñean amaituko den arte. Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko mugimendua da, eta beste hainbat herrialdetan ere egingo dituzte Euskal Herrikoaren antzerako ekimenak
http://2010emakumeenmundumartxa.blogspot.com/


