Albisteak
Maila bat goragoOsakidetzaren hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2010eko 1. deialdia: Behin-behineko kalifikazioak
2010eko apirilaren 20an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du 301/2010 Erabakia argitaratu dela, non hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin-behineko kalifikazioak agertzen diren.
Hautagai onartuen zerrendak lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia: Erreklamazio-eredua
Apirilaren 19an Osakidetzak ohar bat jarri du ikusgai bere web-orrialdean. Horren bidez jakitera eman du eskuragarri dagoela web-orrialdean erreklamazio-eredua —hautagaien zerrendaren aurka egitekoa— (oinarri orokorrak, 14.1 puntua).
Hautagai onartuen zerrendak lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia: Agiriak aurkezteko inprimaki-eredua
Apirilaren 19an Osakidetzak ohar bat jarri du ikusgai bere web-orrialdean. Horren bidez jakitera eman du eskuragarri dagoela web-orrialdean agiriak aurkezteko inprimaki-eredua, I. eranskinean agertzen diren hautagaientzat (oinarri orokorrak, 14.2 puntua).
Hautagai onartuen zerrendak lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia: Destinoak hautatzeko jarraibideak
Apirilaren 19an Osakidetzak ohar bat jarri du ikusgai bere web-orrialdean. Horren bidez jakitera eman du destinoak hautatzeko jarraibide orokorrak web-orrialdean argitaratu direla. I. eranskinean puntuazioaren hurrenkeran agertzen den zerrendako hautagaiek, aukera hori baldin badute, destinoa hautatu ahal izango dute.
Hautagai onartuen zerrendak lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia: Argibide Orokorrak
Apirilaren 19an Osakidetzak ohar bat jarri du ikusgai bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman die I. eranskinean agertzen diren pertsonei (destinoa hautatzea duten hautagaiak) informazio-ohar bat web-orrialdean argitaratu dela. Aipaturiko pertsonek eginbehar batzuk burutu behar dituzte 15 egun baliodunen epean, hautagaien zerrendak dakartzaten Osakidetzaren erabakiak web-orrian argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita, beti ere oinarri orokorren 14. puntuari jarraiki.
Iragarkia web-orrialdean zerrendak argitaratu direlakoa:F.E.M. Angiologian eta Kirurgia Baskularrean, Alergologian, Kirurgia Pediatrikoan, Toraxeko Kirurgian, Epidemiologia Klinikoan, Etxeko Ospitalizazioan, Urologian, Erradiofisikan eta Ikerketa-Atalekoa
Apirilaren 15ean Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez zera eman du jakitera: txanda irekitik oposizio-aldia gainditu duten hautagaien zerrendak dakartzan erabakiak web-orrialdean argitaratu direla; hautagaiak azken puntuazioaren hurrenkeran agertzen direla zerrendetan, lehiaketaren eta oposizioaren puntuazioak ere bereizita ezagutarazten direla, eta ondoko hauek direla barne harturiko kategoriak:
Eskainitako lanpostuen zerrenda osoa argitaratu
Apirilaren 14an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1888/2010 Erabakia argitaratu dela. Erabaki horren I. eranskinean LPE-2008an eskaini diren lanpostu guztiak, kategoria/postu funtzionalaren arabera sailkaturik, biltzen dituen zerrenda argitaratu da.
Oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda argitaratu: F.E.M. Med. Intentsiboan, Neumologian, Neurologian eta Onkologia Medikoan
Apirilaren 12an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez iragarri du oposizio-aldia gainditu dutenak dakartzan erabakien argitalpena (oinarri orokorren 12.5 puntua), hurrengo kategoria hauetarako:
Oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda argitaratu: F.E.M. Nefrologian
Martxoaren 31n Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez iragarri du oposizio-aldia gainditu dutenak dakartzan erabakien argitalpena (oinarri orokorren 12.5 puntua), hurrengo kategoria hauetarako:
Hautaketa proben emaitzak argitaratu: F.E.T. Anestesiologian eta Bizkortzean
Martxoaren 31n Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman ditu hurrengo hautaketa proben emaitzak: